Galeseko merkataritza ordezkaritza birtuala harreman estuak bilatzen ari da Euskal Herriko enpresekin

Bizitza-zientzia eta osasungintza sektoreetan aritzen diren Galeseko hamar bat enpresa merkataritza misio birtualean egongo dira Euskal Herrian martxoaren 1etik 12ra bitartean. Merkataritza misio birtualak bi nazioen arteko merkataritza harremanak sendotzea du helburu enpresen arteko harremanak sortu, ezagutzak trukatu eta euskal enpresekin merkataritza harremanak garatzeko aukera eskainiz.

Euskal Herria aspalditik egon da Galeseko Gobernuaren Nazioarteko Estrategiaren helburuen artean. Harreman hori 2018ko uztailaren 12an formalizatu zen bi nazioen arteko Ulermen Memoranduma sinatu zenean.

Euskal Herriko bazkideekin lan eginez, negozio-bazkide izan litezkeen enpresak ezagutuko dituzte. Horrek Galeseko eta Euskal Herriko enpresen arteko harremanak bultzatu eta garatzen lagunduko du, eta etorkizun labur batean aurrez aurre bilera bat edukitzea du helburu.

Hauek dira merkataritza misio birtualeko Ordezkaritza osatzen duten enpresak: Aparito, Biocatalysts, CCW-Training Academy, CPR Global Tech, E2L, Energist, GPCSL, Mangar Health, Oral Care Innovations eta Respiratory Innovation Wales (RIW). Ondoren, enpresa hauei buruzko informazio gehiago aurki dezakezu.





Subscribe to our newsletter

All across Wales, bright new ideas are being put into action; in offices, laboratories, factories and festivals, on land, sea and in the air. Subscribe to our newsletter to hear about the latest business stories from Wales.